Lekuona Fabrikako ostalaritza zerbitzurako proposamenak aurkezteko epea zabalik dago

Lekuona Fabrikak ostalaritza zerbitzua ere eskainiko du. Zerbitzuak eraikinak izango duen izaerarekin bat egingo du, bertako ekoizle eta produktuen alde egingo du eta Lekuonan burutuko diren jardueren osagarri izango da. Ostalaritza zerbitzua eraikinean integratua egongo da eta ondorioz zabalik dagoen ordutegian zerbitzua eskainiko du. Horretaz gain, Gernika Plazatik ere izango ditu sarrera-irteera independenteak ordutegia zabaltzeko aukera emanez.

Martxoaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia, beraz, martxoaren 31tik apirilaren 30, eguerdiko 13:00ak arte proposamenak aurkezteko epea zabalik dago interesa duen edonorentzat. Informazio gehiago Udaleko webguneko kontratatzailearen profilean kontsulta daiteke.