Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkion ordainagiriak ordaintzeko epea, zabalik

Abenduaren 31a arte kobratzeko jarrita daude 2021 ekitaldiko ordainagiri hauek:

HIRI ETA LANDA IZAERAKO ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA

Helbideratutako ordainagiriak hasiera batean uztailaren 1ean kargatuko dira baimendutako entitate eta kontuan, eta geroago bigarren karga bat egingo da urriaren 1ean, eta hirugarren karga bat 2021eko abenduaren 31n, ordaintzeko epea luzatu nahi duten zergadunentzat.

Ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak Udal honen ZU! Arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo www.errenteria.eus/zu webgunearen bidez egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.