Marrazketa, pintura eta ilustrazio ikastaroak eskainiko ditu Ainhoa Redondo ilustratzaileak udan

Ikasturtean zehar sormen tailerretan murgilduta egon ondoren, udan, bere pasioa transmititzeko ilustrazio ikastaroak eskainiko ditu Ainhoa Redondo ilustratzaile errenteriarrak. Tailerrak uztailean izango dira, Artisau Auzoan duen lokalean (Orereta kalea, 2.zenbakia. Errenteria. 13/20 ARTE TAILERREAN).

Ikastaroak uztailaren 5etik 9ra edota uztailaren 12tik 16ra izango dira.

Izena emateko zuzenean tailerrera jo edo info@ainhoaredondo.eus helbidera idatzi daiteke.

Ainhoa Redondo

Ainhoa Redondo irudigilea, margolaria, ikus-entzunezko sormenean aritutakoa, txikitatik hasita ibilbide luzea egin du marrazketa munduan, baina ipuingintzak eta ilustrazioak txunditu zuen eta hainbat libururi freskotasuna eta alaitasuna eman die bere ilustrazioen bidez, hala baitira bere irudiak; ederrak, freskoak, alaiak, izaera propioa duten horietakoak.

HABIAN! Inkubagailuan egon bitartean hainbat proiektu jarri ditu martxan, besteak beste, OROIMIN bilduma eta BARRUTIK KANPORAKO IRRIAK, eta argitaletxe ezberdinetan ere aritu da, horien artean Denonartean, Elkar, Ikastolen Elkartea, Desclee eta Ibaizabal.