Oraindik ere plaza libre batzuk gelditzen dira Herri Arte Eskolak eskaintzen dituen zenbait diziplinatan

Errenteriako Herri Arte Eskolan matrikula irekita dago eta hainbat espezialitatetan oraindik lekua dago: biolontxeloa, biolina, txalaparta, txistua, tronboia, euskal dantza, klakea, oboea, saxofoia, harmonia garaikidea, harmonia modernoa, hainbat talde instrumental, gazte eta helduen antzekia… Gainera, ikasturte honetan espezitate berriak eskainiko dituzte: hastapen artistiko multidiziplinarra 6 eta 7 urteekoentzat, hitza (hitza jolas, tolestu/leundu/dijitalizatu hitza, idazketa tailerra…), dantza urbano eta garaikidea, ahotsa/kantua, dultzaina eta alboka.

Matrikula arteskola.eus webgunearen bidez egin daiteke. Informazio gehiago eskatzeko 943 449 633 telefonora deitu edo info@errenteriamusikal.eus helbidera mezu bat bidali daiteke.