Hainbat ekintza eskainiko ditu Kromosoma Tailerrak ikasturte honetan

Kromosoma Tailerrak proiektu berri bati ekin zion Artisau Auzoan. Orain 2021-2022 ikasturterako egutegia aurkeztu du. Hainbat adin-talderentzako sormen-jarduerak dira.

Proposamen eta ordutegi ezberdinak daude, eta interesdunak dendatik pasa daitezke (Erdiko kalea, 13) edo 636 898 543 telefonora deitu.