Asfaltatze-lanak direla eta, Martin Etxeberria kalearen zati bat trafikoarentzako moztuta egongo da asteartean

Martin Etxeberria kalean asfaltatze-lanak direla eta, kale hori itxita egongo da, 2 zenbakitik 10 zenbakira, irailaren 28an, 09:15etik arratsaldeko 19:00etara, gutxi gora behera.

Zirkulazioaren gaineko neurriak

Mozketak Martin Etxeberria kaleko 2. zenbakitik 10.era izango du eragina.
Trafikoa Biteri kaletik desbideratuko da lanek irauten duten bitartean.

Juan de Olazabal kalera sartzea baimenduko da.

Martin Etxeberria kalerako eta Musika plazako garajeetarako sarbidea Lope de Isasti kaletik eta Oria kaletik egin ahal izango da.