Boluntariotza Entitateen Azoka egongo da larunbatean

Sareginezek 2018an Azpeitian antolatutako azoka

Urriaren hasierarekin batera, SAREGINEZek, boluntariotzako erakundeen sareak, Errenteriako udalarekin elkarlanean, Boluntariotza Entitateen Azoka antolatuko du.

Urriaren 2an, larunbata, goizeko 10:30etatik 13:30etara, Koldo Mitxelenako patioan, “Eraiki mundu hobeago bat, egin zaitez boluntario” lelopean, Boluntariotza Entitateen Azoka ospatuko da.

AFAGI, ALBOAN, GIPUZKOAKO MINBIZIAREN AURKAKO ELKARTEA, ASPACE, ATZEGI, CARITAS GIPUZKOA, GIPUZKOAKO GURUTZE GORRIA, DYA GIPUZKOA, EKINTZA BIZI BERRIA, HURKOA FUNDAZIOA, INTERED FUNDAZIOA, JATORKIN, KAEBNAI Europe Direct, NAGUSILAN, GIPUZKOAKO ITXAROPEN TELEFONOA, DUINTASUNA eta JUNEREN HEGOAK izango dira Azokan parte hartuko duten entitateak, eta elkarte hauetako boluntarioek zer lan egiten duten erakutsiko dute.

Azokan, informazio guneez gain, gaztetxoek zein helduek ondo pasatzeko helburuarekin, parte hartze librea duten hainbat ekintza antolatu dira:

• 11:00etatik 13:30era:

• Henna Tailerra.

• TXAPAK egiteko Tailerra.

• BBS Tailerrak (Bihotz Birika Susperketa).

• Egurrezko jostailuak Tailerra.

• 11:30etik 12:30era: Iñaki eta Cesarren eskutik abesti herrikoien emanaldia.

Jarduera hauen bidez, borondatezko ekintza herritarrengana hurbildu nahi da, arlo askotan egiten den lana erakutsiz eta denbora librea erabiltzeko aukera oso atsegin gisa kontutan hartu dezan gonbidatuz, edonork egin dezakeen jarduera baita.

“Boluntarioek zeregin eraldatzailea eta eragin politikoa dute gizartean, eta euren “hondar-alea” ematen dute mundu hobeago bat eraikitzeko asmoz” – adierazi dute antolatzaileek.

Egingo diren ekintza ezberdinek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika departamentuaren eta GIZALDEren (Gipuzkoako Boluntariotza Agentzia) laguntzarekin antolatu dira.

SAREGINEZ plataforma

SAREGINEZ, Gipuzkoan egitasmoak dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeez osaturiko sarea da.

Bere helburu nagusia, gizartean boluntariotza sustatzea, prestigioa eman, eta boluntarioak dituzten elkarteei laguntza eskaintzea da.