Odola emateko hitzorduak datorren astean Errenterian

Datorren asteartean, urriaren 5ean, Merkatuzarren, eta asteazkenean, urriaren 6an, Beraungo jubilatuen egoitzan, berriz ere odol-emateak antolatuko dira. Bi kasuetan ordutegia 17:00etatik 20:30era izango da. Kanpaina hori Lau Haizetara elkarteak sustatu du eta herriko pertsona guztiak gonbidatuta daudeparte hartzera.

Odola eman nahi duenak telefono hauetara dei dezake hitzordua hartzeko: 679 228 539 edo 688 765 398.