Herri Arte Eskolak ireki du ikus-entzunezko bi ikastarotarako izena ematea

Herri Arte Eskolak ikus-entzunezkoen ildoa sormen bideetatik jorratzen hasi nahi du hilabetean behineko maiztasuna izango duten saio trinko batzuen bitartez. Hori dela-eta, bi ikastaro jarriko ditu abian: Argazkilaritza esnopeikoa (4 saio) eta Artearen Historiaren animazio tailerra (8 saio).

Argazkilaritza estenopeikoan metalezko ontziekin argazki kamerak eraiki eta argazkilaritza teknikaren hastapenetara bidaiatuko da ikaslea. Magia egitearen pareko prozedurak baliatuz, irudigintza primitiboan murgiltzeko aukera egongo da. Horretarako 3 orduko 4 saio egingo dira (45 euro). Xehetasunak eta izen-ematea (urriaren 29rarte):
https://forms.gle/jnUmoPZumhpRPAy99

Beheko bideoan ikus daiteke ikastaroaren promozio

Artearen historiaren animazio tailerrak, berriz, artearen historia jorratuko du irudiak mugimenduan jarri eta soinu errealak gehituta. Horretarako storyboard-aren diseinua, stop motion prozedura, laburmetraiaren soinuztapenerako Foley teknika, edizio prozesurako softwarea… landuko dira. 4 orduko 8 saiotan ikus-entzunezko baten fase guztiak biziaraziko dira (95 euro). Xehetasunak eta izen-ematea (azaroaren 5erarte): https://forms.gle/DfonqaF3a94fNH1x9

Ekimen hauek Herri Arte Eskola-ren Su Txikian deituriko ildoaren baitan kokatzen dira eta ikasturtean zehar beste diziplina batzuetako hautazko ikastaro puntual batzuk ere hartuko ditu.