Azaroan ere herriko kaleak alaituko ditu udal txistulari taldeak

Udal txistulari taldeak herriko kaleak alaituko ditu igandero azaroan ere. Hona hilabete honetan eskainiko dituen emanaldiak:

Azaroaren 7an, diana Iztieta, Olibet eta Ugarritze auzoetan

09:00etatik 10:00etara

Igande honetan, Udaletxetik 9:00tan hasita, Iztieta, Olibet eta Ugarritze auzoetan zehar ibiliko dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute, ohi bezala.

Honako zortzikoa hauek izango dira igande honetakoak:

– ‘Astotxoarenak’; Jose Ignazio Ansorena Miner

– ‘Balmaseda’; egile ezezaguna. Moldaketa, Jose Ignazio Ansorena Miner

Azaroaren 14ean, diana Kaputxinoetan

09:00etatik 10:00etara

Igande honetan 9:00etatik aurrera Kaputxinoak auzoan zehar ibiliko dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute.

Zortzikoak:

– ‘Bautista Basterretxe’, Jose Ignazio Ansorena Miner

– ‘Xenpelar olerkaria’, Jose Ignazio Ansorena Miner

Azaroaren 21ean, diana Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan

09:00etatik 10:00etara

Igande honetan, Udaletxetik hasita, Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan zehar ibiliko dira Udaleko Txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute.

Honako zortzikoa hauek izango dira igande honetakoak

– ‘Bautista Basterretxe’ Jose Ignazio Ansorena Miner

– ‘Xenpelar olerkaria’ Isidro Ansorena Eleizegi

Azaroaren 28an, emanaldi ibiltaria, ‘Santa Zezilia gogoan’

11:30etik 13:00ak arte

‘Santa Zezilia gogoan’ emanaldi ibiltaria eskainiko dute 11:30etik aurrera udal txistulariek, Herri Arte Eskolako txistu ikasle eta herriko txistulariekin batera, erdiguneko plazetan gelditu eta hainbat doinu eta dantza herrikoi joaz.
Xabier Olaskoaga plazan emango diote hasiera emanaldi ibiltariari, Biteri kaletik Jose Luis Ansorena plazaruntz abiatuko dira jarraian; Bidasoa kaleatik Koldo Mitxelena plazararuntz abiatuko dira ondoren eta Maria de Lezo kaletik, Foru plazara, bertan saioa eskaini eta gero, Biteri txikitik Zumardirantz abiatuko dira azkenaurreneko saioa egitera. 13:00etan Herriko plazara itzuliko dira eta bertan egingo dute azken saioa.