Dantza saio bikoitza egongo da igandean

Igandean, hilak 14ean, dantzazaleak zorioneko izango dira, goizean Muxikoez eta arratsaldean dantza ikuskizun batez gozatzeko aukera izango baitute, ‘Plaza eta Tradizio Dantza Eguna’ izenburupean eta Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta.

12:00etatik aurrera Muxikoak Herriko Plazan ariko dira, eta herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatu diete antolatzaileek. Euria egiten badu Koldo Mitxelenako patioan izango da saioa.

19:00etan Algara Dantza Taldeak ikuskizuna eskainiko du Niessen Kulturgunean.
Algara Dantza Taldea Gasteizen 2000 urtean sortutako dantza taldea da. Gure dantza tradizionaletan oinarrituz, koreografia garaikideak sortu dituzte instrumentu tipikoak erabiliz, baita txistua, alboka edo trikitixa ere.

Sarrerak salgai daude Lekuona Fabrikan eta https://sarrerak.errenteria.eus/ webgunean.