Eskolako Agenda 2030en baitan 2020/2021 ikasturtean egindako proposamenei erantzuna eman die alkateak

Ikasleek aurreko ikasturte amaieran aurkeztutako proposamenei erantzuna eman die Aizpea Otaegi alkateak azaroaren 16an egindako Udala-eskolak Foroan. Basoen gaiarekin lotutako eskaerak izan dira, izan ere, 2020/2021 ikasturtean Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) ezagutzen hasi baitziren ikasleak, zehazki 15. Helburua (Lehorreko ekosistemetako bizitza).

Ikasturte berezia izan bazen ere, herriko ikasleek inguruko basoak ezagutu eta horien inguruko proposamenak Udal ordezkariei aurkezteko aukera izan zuten.

Ikasleek Udalari aurkeztutako baso eta mendiaren zainketari lotutako, herritarrei zuzendutako ekimenei buruzko eta herriko ekipamenduen inguruko proposamenak aztertu ostean, banan banako erantzuna eman die Alkateak.

Saioaren amaieran, ikasleek jakinarazi dute ikasturte honetan Zelaiak eta Larreak lantzen ari direla.