Hondakinen Prebentziorako Aste Europarra ospatuko da aste honetan

Argazkian, ezkerretik eskubira: Josean Marinazkoitia, Herritarren Hondakin Taldekoa; Jose Manuel Ferradas, Ingurumen zinegotzia; Bernar Lemos, Hiri Mantenuaren zinegotzia, eta Elixabete Murua, EAJren ordezkaria eta hondakinen jarraipen mahaiko kidea.
  • Hondakinen Prebentziorako Europako Asteak materia organikoaren gaikako bilketa areagotzea eta errefusaren frakzioa murriztea du helburu gure udalerrian

EB osoan Hondakinen Prebentziorako Aste Europarra ospatuko da azaroaren 20 eta 28aren artean, hondakinen kudeaketarako eta baliabide iraunkorretarako sentsibilizazio jarduerak ezagutzera emateko, sustatzeko eta ezartzeko ekimena izanik. Hondakinak murrizteko Europa mailako kanpainarik handiena da hau, hondakinen kudeaketak indarrean dagoen larrialdi klimatikoan duen eragina gizarteratu nahi delarik.

Sortzen ditugun hondakinen bolumenak Ingurumenerako eta klimarako hondakinen sorrera murrizteak duen garrantzia goraipatzean datza aste hau. Horretarako aholkuak eta praktika egokiak zabalduko dira jatorrizko hondakinak gutxitzeko, etxean konposta eginez, adibidez.

Horrela, azaroko azkeneko hamabostaldian konpostajeko udal Egitasmoetara (auzo eta etxekoetan) atxikitzeko kanpaina bat burutuko da. Ekimen herritar hauek 2022tik aurrera hondakin zergetan %40eko gutxipena ekarriko dute. Gogoratu behar da Alaberga, Gaztaino, Agustinak eta Fanderia auzoetan zenbait konpostagune badaudela, eta oraindik ere horietan izena emateko leku libreak geratzen direla.

Bestaldetik, abenduaren 2tik 17ra edukiontzi marroiaren erabilera handitzeko kanpaina burutuko du Udalak, eta horretan informazio karpak jarriko dira auzo desberdinetan, etxeko eta merkataritzako hondakinak modu egokian bereizteko beharra ezagutaraziko delarik, birziklapen edukiontzietan utzi aurretik.

Era berean, Udalak jakinarazi du Aiako Harria kalean, Galtzarabordako Euskotren geltokiaren ondoan, etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuak biltzeko panel edukiontzi bat ezarri dela. Berez, horiek gaika biltzeko esperientzia pilotoa da, eta horrela edukiontzi grisera (ez birziklagarriak) botatzen diren hondakinak gero eta gehiago gutxitzea ere bilatzen duena.