Udazkena eta negurako egitaraua aurkeztu du Fanderiako Errotak

Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea), hilabeteko bigarren asteburuetan 10:30etatik 14:00ak arte errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, hilabetean behin ekintza berezi bat antolatu du:

  • Azaroak 28: etxeko txikienekin artoa erabiliz eskulanak egingo dira.
  • Abenduak 19: errota bezala biraka ari den materia organikoari buruz eta gure hondakin organikoei eta konpostari buruzko sentsibilizazio eta informazio puntua jarriko da Fanderian.
  • Urtarrilak 15: familiei zuzendutako errota, ibaia eta naturari buruzko pista-jolasa izango da.

Azaroa eta urtarrileko jardueretarako aldez arretik izena eman beharra dago: