Errenteriako gazteak emantzipatzea errazteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Bea Martin Marcos, Hezkuntza eta Gazteriako dinamizatzailea, eta Xabier Sanchez Aguirregomezcorta, Gazteriako zinegotzia

Emantzipazio-politikei dagokienez gazteekin hartutako konpromisoarekin jarraituz, Errenteriako Udalak dirulaguntza lerro bat jarri du Errenteriako gazteen eskura emantzipazioa errazteko.

Aipatutako dirulaguntza honen helburua da alokairu erregimenean etxebizitza hartzeak 2021ean ekarri dituen gastuei aurre egiten laguntzea, eta aurten ordaindutako hileko errenta ordaintzen laguntzea.

Dirulaguntza hau Errenterian erroldatutako gazteentzako da, baldin eta, gutxienez, dirulaguntzaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurreko 6 hilabeteetan Errenterian erroldatuta badaude, hau da, maiatzaren 25etik aurrera, eta 18 eta 35 urte bitartean badituzte (biak barne) edo, 18 urte beteta ez izan arren, beren kaxa bizi badira.

Onuradunek (banakakoak edo bizikidetza-unitate bateko kideak) errentamendu-erregimeneko etxebizitza batean bizi behar dute Errenterian.

Diruz lagundu daitezkeen bi gastu-lerro daude:

– 2021ean etxebizitzan sartzea, betiere familiaren etxebizitzatik, tutorearenetik, edo gazteentzako etxebizitza komunitariotik sartu bada.

– 2021eko urtarrila eta abendua bitartean ordaindutako hileko errenta.

Bi kasuetan, elkarbizitza-unitatearen diru-sarrerak 4.500€ gordinetik gorakoak izan behar dute eta, kide bakarrekoa bada, 26.000€ gordin urteko baino txikiagoak; elkarbizitza unitatea bi kide edo gehiagokoa bada, orduan 30.250€ baino txikiagoak.

Bestalde, alokairuaren errenta ezin da izan hileko 800 euro baino handiagoa.
Salbuespenez, 900 euro arteko (honako kopurua barne) alokairuak onartuko dira, betiere, kasu horretan, honako bi baldintza betetzen badira, aldi berean: etxebizitzan, gutxienez, 3 bizikidetza unitate badaude erroldatuta eta etxeak 100 metro karratu edo hortik gora baditu.

Laguntza horren eskaerak aurkezteko epea irekita dago eta 2021eko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango da. Horretarako, eskabidea ZU! Arreta-zerbitzuan aurkeztu behar da. Zure Udala (Herriko plaza, 1) bere ordutegiaren barruan:

• Astelehena, 7: 30etik 14:00etara

• Astearte eta ostegunetan, 7:30etik 19:00etara.

• Asteazkenetan eta ostiraletan, 7:30etik 15:00etara.

Ezinbestekoa da inprimakiak behar bezala betetzea eta agiri osagarriekin batera aurkeztea eta erregistratzea.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi, gazteria.errenteria.eus orrialdea kontsultatu, 943449600 edo 943449606 telefono zenbakietara deitu edo ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan zein Merkatuzar eraikineko (Pablo Iglesias, 3) Hezkuntza eta Gazteriaren bulegoetan galdetu daiteke.