Oloteko Udaleko ordezkaritza batek Lekuona Fabrika bisitatu du

Oloteko Udaleko ordezkaritza batek, teknikariek eta zinegotziek osatuta, Lekuona Fabrika bisitatu du gaur goizean. Oloten udal kultura eta hezkuntza zerbitzuak zeharka eskainiko dituen zentro bat irekiko da, eta ordezkaritza honek hainbat kultur zentro interesgarriren adibide batzuk bertatik bertara ezagutu nahi izan ditu.

Lekuonan, Herri Arte Eskolako eta Gazteria, Hezkuntza, Kultura eta Liburutegi arloetako teknikariekin eta politikariekin egin dute bilera, Errenterian proiektu kulturalak ikuspegi pedagogikotik, komunitariotik eta zeharkakotik nola garatzen diren ezagutzeko.

Lekuonara etorri aurretik Oloteko ordezkaritzak Donostiako Tabakalera Zentroa bisitatu du eta arratsaldean Azkuna Zentroan izango da, Bilbon.