Udalak lehiaketak atera ditu Olibeteko eta Beraungo erretiratuen elkarteetako taberna-jatetxeen ustiapena esleitzeko

Udalak bi taberna-jatetxeren ostalaritza-kudeaketa atera du lehiaketara: batetik, Olibeteko erretiratuen elkarteko taberna-jatetxearena eta, bestetik, Beraungo erretiratuen elkarteko taberna-jatetxearena.

Une honetan, bi tabernak itxita daude, aurreko lizitazioak hutsik geratu ondoren, eta, interesdunei ustiapenerako sarbidea errazteko asmoz, Udalak nabarmen hobetu ditu baldintzak, besteak beste, kanona ahal den neurrian jaitsiz. Horrela, urteko gutxieneko kanona 1080 eurokoa da Olibeten eta 960 eurokoa Beraunen. Bi kasuetan Udalak bere gain hartzen du argindarra, gasa, etab. bezalako horniduren ordainketa.

Gainera, duela bi urte obra garrantzitsua egin zen Beraungo erretiratuen elkarteko taberna-jatetxea birmoldatzeko.

Eskaintzak aurkeztea

Eskaintzak aurkezteko epea abenduaren 23an amaituko da eta informazio gehiago eskura daiteke esteka honetan:  (irekitako lizitazioak).