Neguan eta udaberrian Errenterian baimendu dituen ehiza-uxaldien zerrenda jakinarazi du Foru Aldundiak

2021eko abenduaren 4aren eta 2022ko apirilaren 10aren artean, ehiza larriko uxaldi ugari baimendu dituela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Uxaldi hauek Errenteriako 103. kuadrilla izenekoak burutuko ditu, ostegunetik igandera eta zinegetiko gisa hartutako baso-ugaztunak ehizatuko ditu: basurdeak eta orkatzak.

Faunako 38 uxaldi hauek Aiako Harriko Natura-parkea eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) gauzatuko dira, Errenteriako udalerrian. Leku hau Natura 200 Sarean babestuta dago.

Ehiztari kuadrilla ondoko egun eta lekuetan ibiliko da:

  • Abenduak 25 – Susperregi / Izen Eder
  • Abenduak 26 – Iantzi / Aparrain
  • Urtarrilak 2 – Landarbaso / Izen Eder
  • Urtarrilak 6 – Iantzi / Ahola
  • Urtarrilak 8 – Garaño / Susperregi
  • Urtarrilak 9 – Susperregi / Izen Eder
  • Urtarrilak 15 – Untzaundi / Ahola
  • Urtarrilak 16 – Iantzi / Aparrain
  • Urtarrilak 22 – Garaño / Susperregi
  • Urtarrilak 23 – Landarbaso / Izen Eder
  • Urtarrilak 29 – Iantzi / Ahola
  • Urtarrilak 30 – Susperregi / Lixtorreta
  • Otsailak 5 – Urdaburu / Garaño
  • Otsailak 6 – Landarbaso / Izen Eder
  • Otsailak 12 – Urdaburu / Garaño
  • Otsailak 13 – Iantzi / Ahola
  • Otsailak 19 – Susperregi / Izen Eder
  • Otsailak 20 – Untzaundi / Ahola
  • Otsailak 26 – Garaño / Lizanegi
  • Otsailak 27 – Iantzi / Ahola
  • Martxoak 5 – Iantzi / Aparrain
  • Martxoak 6 – Lixtorreta / Lizanegi
  • Martxoak 12 – Santiago Mendi / Ahola
  • Martxoak 13 – Iantzi / Aparrain
  • Martxoak 19 – Susperregi / San Markos
  • Martxoak 20 – Lixtorreta – Aparrain
  • Martxoak 26 – Iantzi / San Markos
  • Martxoak 27 – Lixtorreta / Ahola
  • Apirilak 2 – Garaño / Aparrain
  • Apirilak 3 – Iantzi / Ahola
  • Apirilak 9 – Garaño / Lizanegi
  • Apirilak 10 – Iantzi / Aparrain

Bestalde, mendizaletasuna eskualdean oso zabalduta dagoen kirol-jarduera izanik, COVID-19aren pandemiaren hasi ondoren, Errenteriako mendietan, orokorrean, eta, bereziki, Natura-parkean, aisialdia egiten duten familiak eta mendizaleak ugaritu egin dira. Horregatik, Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio, denboraz eta behar den intentsitatearekin, ehizako uxaldiak burutuko diren tokietarako bideak eta sarrerak seinaleztatzeko, arrisku egoeraz ohartaraziz eta bai pertsonentzako bai familientzako arriskuak prebenituz. Kontutan hartu behar da ehiza larrian erabilitako errifleen balak 1.000 metroko helmena dutela.