‘Hizkuntzak kantari’ abestia entzungai dago jada erdiguneko kaleetako bozgorailuetan

 

‘Hizkuntzak kantari’ izenburupean, Udaleko Kultur Aniztasun sailak herriko hainbat eragilerekin elkarlanean Mikel Laboaren ‘Txoria txori’ abestiaren bertsio eleanitza grabatu du. Bertan, herrian hitz egiten diren euskaraz gaindiko beste hizkuntza gutxitu batzuetan abesten da, hizkuntza gutxitu guztiak abesti bakar batean bildurik denen bilgune eta ardatz euskara izanik: ukraniera, edoa (Nigerian hitz egiten duten hizkuntzatako bat), arabiarra eta errumaniera dira euskararekin batera abestian zehar entzun daitezkeen hizkuntzak.

Grabazioan hizkuntza eta jatorri ugaritako errenteriar poliglotek parte hartu du: Ucrania-Euskadi Elkartea, Nigeriar Artisten Elkartea eta jatorri marokiar eta errumaniarreko hainbat errenteriar.

Abestia erdiguneko kaleeko bozgoragailuetan entzungai dago dagoeneko eta horrez gain, herrriko irudiekin osatutako bideoa ere egin dute herritarren artean zabal dadin.