Larunbat honetan familian pista-jolasa egiteko aukera izango da Fanderiako Errotan

Larunbata honetarako, urtarrilak 15, Pista Jolasa Familian izeneko jarduera antolatu du Udalak Fanderiako Errotan eta bere inguruan. Bi txanda egingo dira, lehena 11:00etan eta bigarrena 12:30etan.

7 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat prestatuta dago, helduek eta haurrek batera parte hartzeko, familiaka edo burbuilaka. Errota martxan ikusteko aukera ere egongo da. Honela, ondo pasatzeaz gain, Fanderiara hurbiltzen direnek asko ikasiko dute errotari, errota mugitzen zuen ibaiari eta inguruneari buruz.

Doako jarduera izango da, baina aldez aurretik izena eman beharra dago:

Fanderiako errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) hilabeteko bigarren asteburuetan errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzen du. Horretaz gain, hilabetean behin ekintza berezi bat antolatzen du.