Oiartzun ibaiaren birnaturalizazio-proiektuko lanak hasi dira Fanderian eta Lartzabalen

Udalak Oiartzun ibaiaren birnaturalizazio proiektua idatzi eta kontratatu du, Fanderia eta Lartzabal auzoetan garatzekoa. Lanok 307.000 euroan esleitu dira. Udalak eta Eusko Jaurlaritzak batera sustatu dute proiektu hau, “Arditurriko bide berdearen Korridore ekoturistikoa” izeneko ekimenaren baitan kokatzen dena, EAEko lehentasunezko ekimen-eremuen sustatze-planari lotuta. Jarduera hau Oiartzun Ibaiko Paisaiaren Ekintza Planaren (2016-2025) baitan ere txertatua dago.

Proiektuak ibai-ekosistema honen bioaniztasun-maila handitzea aurreikusi du ekintza ezberdinen bidez: bi hezeguneen eraikuntza, AP-8 autopistako zutabeen birlandatzea, haltzadi atlantiarraren zabalkuntza, hegazti eta saguzarren kabi kutxak jartzea, paisaiaren hobekuntzak, …

Era berean, bertako txirrinda-bideen eta Schorndorf Parkeko bidezidorren zoluak berrituko dira, barandaren aldatu, atsedengunearen handitu, eraikuntza materialen berrerabili (beren kontsumoa murrizteko), material birziklatuaz egindako hiri altzariak jarri, etab.

Eraikuntza lan hauek txirrinden eta oinezkoen zirkulazioan aldaketak eragingo dituzte bi ibai ertzetan, txandaka, martxo aldean lanak erabat bukatu arte.