Aniztasunaren alorreko sentsibilizazio proiektuetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Udaleko Kultur Aniztasun, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen sailak kultur aniztasunaren inguruko sentsibilizaziorako, eta kulturarteko heziketaren alorreko, proiektuak diruz laguntzeko eskabideak aurkezteko epea zabaldu du.
Urtarrilaren 17an, astelehenean, zabaldu zen Kultur aniztasunaren inguruko sentsibilizaziorako, eta kulturarteko heziketaren alorreko ekintzak garatzeko proiektuak diruz laguntzeko, eskaerak aurkezteko epea, eta otsailaren 4ra arte iraungo du irekita .
Lotura honetan aurkitu daiteke informazio gehiago:
Dirulaguntza hau irabazi asmorik gabeko Errenteriako elkarteei zuzendua dago, eta elkarbizitza helburu duten proiektuak laguntzea du ardatz.
Eskabideak baloratzeko erabiliko diren irizpideen gaineko informazioa lotura honetan (https://static.errenteria.eus/zerbikat/araudia/Iieranskinaka.pdf) aurkitzen den eranskinean daude jasota.
Eta eskariak aurrez aurre ZU arreta zerbitzuan, postaz edo internet bidez  egin daitezke.
Hala ere, argibide gehiago behar izanez gero jarri Kultur-aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen sailarekin harremanetan, 943449596 telefono zenbakiaren edo, aniztasuna@errenteria.eus helbide elektronikoaren bidez.