GI- 636eko biribilgunetik Kaputxinoak auzora sartu eta irteteko adarra itxita egongo da bihar goizean

Bihar, otsailaren 10ean, GI- 636 errepideko biribilgunetik Kaputxinoak auzora sartzeko eta irteteko bidea itxita egongo da, sarrera- eta irteera-adarrean egingo diren margoketa-lanak direla eta.

Lanak goizean burutuko dira.

Lan horiek duela bi aste egitekoak ziren, baina ezin izan ziren egin.