Eskola Feministaren udaberriko eskaintzan 6 tailer berri Emakumeen Etxean

Errenteriako Udalak Eskola Feministaren martxotik ekainera bitarteko programazioa aurkeztu du.

2021eko urrian jarri zen martxan eskolaren zortzigarren edizioa, 195 izen-ematerekin.

Udaberri honetan gai berriak eskaintzearen aldeko apustua egin da, hala nola, lodifobia, sexualitatea edo bakarrizketak, eta hastapenerako tailerrak errepikatzen dira autodefentsa feministari eta brikolajeari dagokienean, dagoen eskaera handiari erantzuteko helburuz.

– Lodifobia gorpuztua:

Edertasuna gailentzen den mundu honetan, argaltasuna ezinbesteko baldintza bihurtu da, baita gorputz horiek arautu eta kontrolatzeko modua ere (beti dietan, behaketapean, mugatuta, maitatu ezina, desiratu ezina…). Argaltasunaren diskurtsoak zeharkatzen gaitu.

Elkarrizketaren, gorputzaren mugimendu zein begiradaren bitartez eta xamurtasunez, urteetan zehar gorpuztutako minak identifikatu, osatu eta askatzeko 6 saioz osatuko da tailerra.

Helburua da gizartean lodifobiaren inguruan zeharkatzen gaituzten minen eta indarkerien identifikazioa eta osatzea burutzea modu kolektiboan.

Datak: martxoaren 21a, apirilaren 4a, maiatzaren 2a, 16a eta 30a eta ekainaren 6a. 18:00etatik 20:00etara; euskaraz.

– Bakarrizketa taillerra:

Bakarrizketa ugari egiten ditugu, gure buruarekin etengabe hizketan egon gaitezke. Beraz, munduan egoteko ezinbestekoa da bakarrizketa. Eta umorez egitea are eta ezinbestekoagoa da.

Zer kontatzen diozu zure buruari? Zerekin egiten duzu barre? Jakin nahi dugu. Etorri eta zure barne bakarrizketak publikoarekin elkarrizketa bihurtzen saiatuko gara.

Datak: apirilak 2a eta 9a; 10:00-14:00; elebitan.

– Emakumeen erotika: ezagutu ezazu zeure burua!:

Gaur egun sexualitatea modan dagoela eta dena dakigula dirudi, baina, errealitatea beste bat da. Mendeetan gizarte patriarkatuak, elizak eta jaso dugun heziketak, motxila pisutsu bat jarrarazi digu bizkar gainean.

Tailer honetan emakumearen sexualitatearen ezaugarriak ezagutuko ditugu, norberak bere erotika landuz eta elkar lagunduz, gure esperientziak, beldurrak, kezkak, ikasketak,… konpartituko ditugu.

Datak: 10 saio, martxoaren 15etik maiatzaren 31ra.

18.00-20.00; elebitan.

-Autoestimua eta jabekuntza:

Autoestimua funtsezko zutabea da eta horretan oinarritzen da ahalduntze-prozesua.

Tailerra tresna bat da emakumeen autoestimua nola eraikitzen den ulertzeko, laguntzen eta ahalduntzen gaituzten eta ahalduntzen ez gaituzten mezuak detektatzeko, gure trebetasunak ezagutzeko, eta gure buruarekin harreman ona sortzeko, zaintzatik eta autokonfiantzatik abiatzen dena.

Datak: 8 saio, martxoaren 24tik ekainaren 9ra.

15:00etatik 16:30era; gazteleraz.

– Oinarrizko etxerako brikolajea:

Ikastaro honetan helburu nagusia da gure etxeko bizitzan autonomoagoak izatea eta oinarrizko brikolajeari buruzko nozioak ikastea, hala nola: zulagailuak eta barautsak erabiltzea, torlojuak sartzea eta ateratzea, kaladora maneiatzea, bisagrak jartzea, txorrotak muntatzea, zisterna baten funtzionamendua eta arriskuak prebenitzeko oinarrizko jarraibideak ezagutzea eta, oro har, modu seguruan lan egitea.

Data: apirilak 30. 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era; gazteleraz.

– Autodefentsa Feminista Tailerra (hastapena):

Tailerraren helburuak hiru dira:

Erasoak identifikatzen ikastea, indarkeriaren jatorria eta eraikuntza aztertzea alderdi guztietan, baita haren ondorioak ere.

Eguneroko bizitzako eraso-egoerei erantzuteko eta horiek konpontzeko mekanismoak eta jarduerak bilatzea.

Gure eskubideez, erantzukizunaz eta gure gaitasunez jabetzea ahalbidetuko duen espazio bat sortzea, emakumeen bizitza gizonekiko errespetuz baldintza berdinetan garatzea eragozten duen indarkeria-mota horrekin amaitzeko.

Data: martxoak 26; 9.30etik 13.30era eta 15.30etik 19.30era; gazteleraz.

Era berean, honako hauek dira martxan jarraitzen duten eta plazak dituzten jabekuntza-taldeak:

– Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea.

– Emakume zaintzaileentzako topagunea.

Ikastaro guzti hauek doakoak dira eta izena emateko epea irekita egongo da otsailaren 18tik 28ra.

Izena emateko bide hauek daude: presentziala, ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan (arreta arratsaldez jasotzeko beharrezkoa izango da aurretiko hitzordua eskatzea, 943 449 600 – 010).

7:30-14:00 astelehenak

7:30-19:00 astearte eta ostegunak

7:30-15:00 asteazken eta ostiralak.

Edo bide telematikoak baliatuz.

Eskola Feministari buruzko informazioa nahi izanez gero Emakumeen Etxean bertan (Txirrita Parkea, zk.g) edo telefonoz (943 449 630) jasotzeko aukera egongo da, astelehen eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara eta astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara.

Programaren eskuorria deskargatzeko sakatu hemen.