Ipar martxako irteerak eta ikastaroa antolatu ditu Urdaburu Mendizale Elkarteak

Argazkia: urdaburu.eus

Ipar martxako proiektu berria eta irteerak jarri ditu abian Urdaburu Mendizale Elkarteak. Halaber, ipar martxako ikastaroa antolatu du.

Irteerak

Hileroko jarduera izango da, eta klubeko bazkide batzuek zuzenduko dute. Irteera hauek martxa nordikoaren teknika erabiliz egingo dira, beraz, kirol honetarako makila espezifikoak erabili behar dira.

Garraio publikoa erabiliko dute, bai martxaren irteera-puntura iristeko, bai hura amaitzean itzultzeko.

Lehen proiektua DONOSTIAKO ITZULIA da:

4 etapatan egingo da. Azken etapa izan ezik, besteak asfaltoren gainetik izango dira.

1.ETAPA

*MARTXOAK 12, larunbata.

Donostiako udaletxea- Igeldo-Añorga (15,69 km)

2. ETAPA

*APIRILAK 2, larunbata.

Añorga- Martutene (13,74 km)

3.ETAPA

*MAIATZAK 7, larunbata.

Martutene -Mirakruz gaina (11,70 km)

4.ETAPA

*EKAINAK 7, Igandea. Mirakruz gaina- Donostiako udaletxea (13,93 Km) Uliatik

IZENA EMATEA:

Martxoaren 10era arte egongo da zabalik izena emateko epea Urdabururen lokalean, idazkaritzan aurrez-aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez.

Ipar martxa ikastaroa

Halaber, ipar martxa ikastaroa antolatu dute martxoaren 26rako, Marijo Villalba irakaslearen eskutik.

Data: martxoaren 26, larunbata, 10:00etatik -13:00etara (3 ordu).

Lekua: Gaztañoko frontoian. Teknika ikasi ondoren paseoa Arramendi parkeraino.

Plazak: 10 gutxienez eta 20 gehienez.

Prezioa: Bazkideak: 20 euro

Bazkideak ez direnak: 30 euro.

Ez dira makilak eraman behar, irakasleak utziko dizkie parte-hartzaileei.

Izen emate epea:

Martxoaren 8tik – martxoaren 22ra arte.

Urdaburuko bazkideek lehentasuna izango dute.

Izen-ematea Urdaburuko lokalean egingo da, idazkaritzan aurrez-aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez.

Izen-emate ordenaz beteko dira plazak. Plaza konfirmatzen den momentuan egingo da ordainketa.

Informazio gehiago hemen: https://youtu.be/5M-hKHVaMDc