Hiri mantenuaren alorrean egindako azken lanak

Hona Udalak hiri mantenuaren alorrean egindako azken lanak. Batzuk hiri-altzariak mantentzeko planaren baitan egin dituzte, eta beste zenbait herritarren eskaerei erantzuteko.

Lore berriak ipini dira Iztieta, Santa Klara eta Pontikako biribilguneetan.
Zuhaitzak jarri dira Alaberga auzoan.
Masti Loidi poligonoko zebrabideen espaloiak beheratu dira.
Saneamenduko hoditeriaren garbiketa egin da herriko hainbat puntutan.
Diputazio plaza, Nafarroa etorbidea, Pontika eta Albergan parterreak apaindu dira.
Lorategia jarri da Lekuonako aparkalekuan.
Gaztaño 48-49 inguruan zorua konpontzen ari dira.
Gabierrotako biribilgunea apaintzeko estruktura bat ipini da.