Fanderiako Errotak Oiartzun ibaiari buruzko jarduera antolatu du igande honetarako

Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea), hilabeteko bigarren asteburuetan 10:30etik 14:00ak arte errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, hilabetean behin ekintza berezia antolatzen du.

Martxoaren 20an (igandea) Fanderiako errota mugitzen zuen OIARTZUN IBAIKO URARI buruz hitz egingo da hil honetako jarduera berezian: izan duen bilakaera, industriaren eragina, gaur egungo ingurumen-leheneratzea, … Horrekin batera uraren kalitatea nola neurtu jakiteko jarduera egingo da Fanderiako auzoan bertan.

Jarduera doakoa da, eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: