Jai Batzordearen lehen bilera datorren ostiralean izango da

“Jai herrikoi eta parte-hartzaileak” sustatzeko asmoarekin, Madalenetako Jai Batzordea osatuko dela jakinarazi nahi du Udalak.

Lehen bilera, datorren martxoaren  25ean izango da, ostiralean, 19:00etan, Reina Aretoan.

Udaletik herriko talde eta interesa duten pertsona guztiei bilkuran parte hartzera deia egin nahi diete.