Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Datorren asteartean, hilak 26ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2022ko martxoaren 29ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 614 zk.tik 782 zk.ra, (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Berri ematea: 2021eko Errenteriako Udaleko Aurrekontu orokorren likidazioa

4. Proposamena: 2022ko Ordenantza fiskalen 2.aldaketa.

5. Proposamena: Haur Hezkuntzako Beraun Berri (Aldakoenea) eraikinaren desafektazioa.

6. EH Bildu Orereta/Errenteriak eta Elkarrekin Errenteriak aurkeztutako mozioa, Mendebaldeko Saharako gatazkari buruzkoa.

7. Galdera Eskariak.