‘Francisaldia’-k sexu eta genero askapenaren aldeko ekimenei emango die bide

Berdintasuna 2022-05-12 | 0

Aurten, lehenengo aldiz, maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna, ekainaren 10a, Francis erailketaren 43 urteurrena, eta ekainaren 28a, sexu askapenerako nazioarteko eguna, barnebilduko dituen Francisaldia zikloa antolatu du Udalak LGTBI+ mahaiarekin elkarlanean.

Maiatza eta ekaina bitartean, mota anitzetako ekintzak burutuko dira, betiere, berdintasunerako eskubidearen eta sexu- eta genero-orientazioagatiko diskriminaziorik ezaren alde, hau da, aniztasunaren bizipen askea sustatzeko helburuarekin.

Hiru aipamen berezi egin dituzte antolatzaileek. Alde batetik, aurten ere, maiatzaren 12an eta 13an, 19:00etan, Niessen Kulturgunean Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdian ikusi ahal izan ziren hainbat film ikusi ahalko dira.

Bestalde, maiatzaren 24an, 18:00etan, Emakumeen Etxean, Errenteriako LGTBI+ ekintza-planaren aurkezpen publikoa egingo da. Azken hilabeteetan LGTBI+ pertsonekin eta eragileekin egin den lanketaren ondorioz datozen urteetarako adostutako bide-orria aurkeztuko da.

Azkenik, LGTBI+ Mahaiak, ekainaren 25erako antolatu duen kalejiran eta banderaren igoeran parte hartzeko deia luzatu nahi da, herriko kaleak aldarrikapenez betetzeko, pertsona guztiontzako gune seguruak eta askeak izan daitezen.

Era berean, eta programazioan islada ez duen arren, 4. DBHko ikasleekin eRRe ikuskizunaren emanaldi berezia egingo da.

Gainerako ekintzak eta zehaztapen guztiak bildu jarraian zehaztutako programazioan ikus daitezke:

Maiatzak 12

Laburmetraiak

• LES FILLES NE MARCHENT PAS SEULES LA NUIT

• ELSA

• 17 MINUTOS CON NORA

• NO DEBERÍAS

• OB ESCENA

• TO THE FUTURE, WITH LOVE

• LESVISIBLES Herriko hainbat ekintzaileen presentziarekin filmean

19:00 Niessen Kulturgunea

Sarrera doan

Maiatzak 13 

Luzemetraia

NOS CORPS SONT VOS CHAMPS DE BATAILLE

19:00 Niessen Kulturgunea

Sarrera doan

Maiatzak 16

ZINEFORUMA

“Great Freedom”

19:30 Niessen Zinemak

Sarrera: 4€ (sarrerak.errenteria.eus)

Antolatzailea: Oz Zinema Elkartea

Maiatzak 17 – LGTBIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Maiatzak 24

AURKEZPENA

Errenteriako LGTBI+ ekintza-planaren aurkezpena

18:00 Emakumeen Etxea

Maiatzak 26

LGTBI Kontakizun erotikoen mikro irekia

Dinamizatuko du: Nerea Arriola

19:00 Lekuona Fabrikako plaza luzea

Maiatzak 28 mayo

KONTZERTUA

YOGURINHA BOROVA

23:00 Alaberga auzoko jaiak

Antolatzailea: Alabergako Jai Batzordea

Ekainak 2 junio

EMANALDIA

eRRe. Aldarri bat bertsoz

19:00 Niessen Kulturgunea

Sarrera doan (sarrerak.errenteria.eus)

Ekainak 7

ZINEFORUMA

“Tengo miedo torero”

19:30 Niessen Zinemak

Sarrera: 4€ (sarrerak.errenteria.eus)

Antolatzailea · Organiza: Oz Zinema Elkartea

Ekainak 10 – Francisen erailketaren 43 urteurrena. EHGAM- funtsaren doantza Udalari.

Ekainak 16

IPUIN KONTAKETA

Mari Errauskin Edurne Zurirekin maitemindu zen: ipuin kontaketa saioa familientzat

Dinamizatuko du: Bea Egizabal

17:30 Lekuona Fabrikako plaza txikia

Euskaraz. Bost urtetik gorako haurrei eta haien familiei zuzenduta

LGTBI+ LITERATUR SOLASALDIA

Liburua: Mari-mutil handi baten bluesa (euskaraz)

Egilea: Leslie Feinberg
Dinamizatuko du: Fermin Zabaltza, liburuaren itzultzailea, eta Josebe Iturrioz.

Liburua: Stone Buth Blues (castellano)

Egilea: Leslie Feinberg

Dinamizatuko du: Amaia Garcia

Liburuak liburutegian jasoko dira egun batzuk lehenago.

19:00 Lekuona Fabrika Udal Liburutegia (elebitan · bilingüe)

Ekainak 25 

TRANSMARIKABOLLO KALEJIRA

12:00 Alabergako biribilgunetik abiatuta.

ORTZADAR BANDERAREN IGOERA

12:30 Kaputxinotako biribilgunean

Antolatzailea: LGBTI+ Mahaia

Ekainak 28 – Sexu askapenerako nazioarteko eguna

Egitaraua hemen deskargatu dezakezu.

No comments yet.

Utzi erantzuna