Eztena arte eszenikoen jaialdiaren anbizio handiko edizioa izango da ekainaren 5etik 12ra

Jaialdia aurkeztu zuten ostiralean.

Ekainaren 5etik 12ra Eztena arte eszenikoen edizio berria egingo dute Errenterian, Zizt! Kultur elkarteak, Mikelazulo kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, EHAZE Antzerki taldearen laguntzarekin.

Eztena jaialdia duela 14 urte sortu zen honako helburuarekin: edukietan, formetan zein antolakuntza moduetan arriskuak hartzen zituztenei plaza bat eskaintzea.

Aurtengo edizioan askotariko 8 ikuskizun egongo dira hainbat eszenatokitan: Lekuona Fabrika, Mikelazulo kultur elkartea eta Niessen auditorioa. Gonbidapenak eztena.eus webgunean daude eskuragai.

Egitaraua:

EKAINAK 5

  • Taldea: Metrokoadroka.

Emanaldia: Zeozertan dabil baina ez dakit zertan.

Izaera: Antzerki-performancea, work in progress.

Non/Noiz: Lekuona Fabrikan, 19:00etan.

EKAINAK 10

  • Taldea: Idoia Zabaleta.

Emanaldia: Ikusmenaren masaia/Masaje de la visión.

Izaera: Ekintza-performancea.

Non/Noiz: Mikelazulo kultur elkartean, 10:00 / 11:30 / 13:00 / 15:30 / 17:00 / 19:00.

  • Taldea: Eztenako lantaldea.

Emanaldia: Mikelazuloko elkargunearen inaugurazioa.

Izaera: Brindis performatiboa.

Non/Noiz: Mikelazulo kultur elkartean, 18:00etan.

  • Taldea: Dxusturi Teatroa.

Emanaldia: Lakoste.

Izaera: Antzerkia.

Non/Noiz: Niessen auditorioa, 19:00etan.

  • Taldea: Las XL.

Emanaldia: Degenérate mucho.

Izaera: Antzerkia.

Non/Noiz: Niessen auditorioa, 20:30etan.

EKAINAK 11

  • Taldea: Idoia Zabaleta.

Emanaldia: Ikusmenaren masaia/Masaje de la visión.

Izaera: Ekintza-performancea.

Non/Noiz: Mikelazulo kultur elkartean, 10:00 / 11:30 / 13:00 / 15:30 / 17:30 / 19:00.

  • Taldea: Eider Pérez eta Amets Cañizares / Laura Penagos eta Lorena Arangoa / Irati Vélez Ruiz eta Idoia Tapia Martínez (SASTAKAI taldea) / Mikel Tejada / Orfilia Seijas / Hodei Arrastoa eta Amaia Irazabal

Emanaldia: PIEZAK. Zizteberg beken emaitzak.

Izaera: Antzerkia, dantza, performancea. Erakustaldia eta solasaldia publikoarekin.

Non/Noiz: Niessen auditorioa, 18:00etan.

  • Taldea: Gilkitxaro.

Emanaldia: ETAren agiri bulegoa.

Izaera: Antzerkia.

Non/Noiz: Niessen auditorioa, 21:00etan.

EKAINAK 12

  • Taldea: Idoia Zabaleta.

Emanaldia: Ikusmenaren masaia/Masaje de la visión.

Izaera: Ekintza-performancea.

Non/Noiz: Mikelazulo kultur elkartean, 09:30 / 11:00 / 12:30 / 14:00.

  • Taldea: L’Alacran.

Emanaldia: Makers.

Izaera: Antzerki-performancea.

Non/Noiz: Lekuona Fabrikan, 19:00etan.