Udaren inguruko familientzako ekintza berezia egongo da igandean Fanderiako Errotan

Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (ibaiaren Etxea) hilabeteko bigarren asteburuetan 10:30etatik 14:00ak arte errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, hilabetean behin ekintza berezia antolatzen du.

Hau da ekainaren 19rako prestatu den jarduera:

Gehienbat publiko familiarrari zuzendutako jarduera izango da. Udari ongi etorria emateko, urtaroak zer diren eta zer suposatzen duten azalduko da, eta udan naturan, eta gure inguruko parke eta naturguneetan zer gertatzen den ulertzeko ibilalditxo txiki bat egingo da Fanderiako Bakearen parketik. Amaitzeko, udari lotutako eskulan erraz batzuk egingo dira Fanderiako Errota Ibaiaren Etxean.

Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da:

turismoa@oarsoaldea.eus / 943 494 521

galemysfanderia@gmail.com / 690 720 264