Pontika eta Galtzarabordako erretiratuen elkarteetako obrak kontrataziora atera dituzte

• Obrek 400.000 euro inguruko aurrekontua dute

Legegintzaldi honetan adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko hainbat proiektu gauzatu dira. Ekintza horien artean honako hauek daude: nahi ez den bakardadeari buruzko diagnostikoa -jarraipena eman zaiona bi hezitzailereren esku-hartze plan batekin-, Aholku Batzordean Adinekoen Mahaia abian jartzea, adinekoentzako tutoretzapeko etxebizitzetan egiten ari den lana eta erretiratuen klubak eta Acoge taldeak (zailtasun kognitiboren bat duten 70 urtetik gorakoentzako taldeak) dinamizatzen urtean inbertitzen diren 100.000 € baino gehiago.

Pontika eta Galtzarabordako kluben obrak ez zeuden Agintaldi Planaren barruan, baina, hala ere, lehentasunezkotzat jo dira, eta obrak egiteko beharra zegoela baloratu da. Hala ere, Covid-19ak eta bi obra horiek suposatzen zuten inbertsio handiak eragotzi egin dute orain arte egitea.

Obra handiak

Obra horiek, espazio motagatik eta egingo diren esku-hartzeengatik, aurrekontu handia behar duten obra garrantzitsuak dira.

Izan ere, gerakinetik 196.000 euro gaitu dira haiek egiteko zegoen partidan txertatzeko.

Pontikan erabat berrituko da espazioa, sukaldea eta taberna ere berrituz, ondoren taberna horren ustiapena lehiaketara ateratzeko.

Galtzarabordan ere espazioa erabat eraberrituko da.