Fanderiako igogailuaren birgaitze lanak hasi dira

 

Gaur, hilak 17, hasi dira Fanderiako igogailuari dagozkion birgaitze lanak. Obrak Lau Badia Mantentze Serbitzuak enpresari esleitu zaizkio 205.768,03 euroan. Lanen iraupena 3 hilabetekoa izango da gutxi gorabehera.

Obrak irauten duen bitartean, eta segurtasuna bermatzeko, bai igogailua eta baita oinezkoen pasabidea ere itxita egongo dira.