Estatuko energia aurrezpenerako Errege Lege-dekretuak jasotako neurriak ezarri ditu Udalak

Indarrean sartu da energia-aurrezpenerako, energia-eraginkortasunerako eta gas naturalaren energia-mendekotasuna murrizteko 14/2022 Errege Dekretua, Espainiako gobernuak onartua.

Bertan jasotzen diren neurrietako batzuk berehala ezarri ditu Udalak bere Sail eta instalazio guztietan. Honakoak dira Errenteriako Udalak dagoeneko abiatu diren neurriak:

  1. Hoztutako eremuetako airearen tenperatura ez da 27 ºC-tik beherakoa izango. Berogailuetako airearen tenperatura, berriz, ez da 19 ºC-tik gorakoa izango. Neurri hau betetzetik salbuetsita daude eskolak, haurtzaindegiak, garraiobideak eta gimnasioak.
  2. 22:00etan, hutsik dauden udal-eraikinetako eta hiri-eskulturetako argi apaingarriak itzaliko dira era iraunkor batean.
  3. Udal-eraikinetara sartzeko ate automatikoak ezingo dira modu jarraian zabalik egon.

Errenteriako Udalak jakinarazten du berehala aplikatzekoak diren neurri horiekin batera, garapen handiagoa behar duten beste neurri batzuk ere ezarriko dituela, Lege-dekretuak jasotzen duen bezala.

Neurri hauek guztiak udal-planifikazio energetikoa eta klimatikoa (KEIEP) betetzen lagunduko dute, klima-aldaketaren aurkako borrokan sakonduz.