Errenteriako Udalak, Errenkoalde elkartearekin batera, prestakuntza saio bat eginen du denda, ostalaritza eta zerbitzuetarako, digitalizazioa eta trantsizio ekologikoa bultzatzeko.

Errenteriako Udalak digitalizazioa eta trantsizio ekologikoa bultzatzeko abian jarri dituen herriko komertzioentzako diru-laguntzen ildotik, irailaren 12an (astelehena), 14:00etatik 15:30era, informazio-saio bat egingo da. Saio honen helburua diru laguntza hauen baitan bultza daitezkeen ekintza ezberdinak azaltzea da bai eta egon daitezkeen zalantzak argitzea.

Errenkoalderekin lankidetzan antolatutako saio honetara denda, zerbitzu eta ostalaritzako establezimendu guztiak daude deituta. Horretaz gain, digitaliazio eta iraunkortasunen arloan lan egiten duten enpresei ere ireki zaie deialdia.

Parte hartzea doakoa da, baina ezinbestekoa da izena ematea garapena@errenteria.eus-era idatziz.

4500€ arte enpresa bakoitzeko

Diru-laguntza hauek antzeko beste diru-laguntza batzuk osatuko dituzte eta Errenteriako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko enpresek eskatzen ahal dituzte. Taxilari eta produktuak modu zuzenean merkaturatzen dituzten kalez kaleko saltzaile eta tokiko ekoizleek ere eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte.

2021eko irailaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitarte egiten diren gastuetarako emanen da diru-laguntza.

Negozio bakoitzeko 1.500 € erabiliko dira gehienez eraldaketa digitala bultzatzeko, eta 3.500€ trantsizio ekologikoko ekintzetarako. Bi modalitateetarako eskaerak aurkeztu ahal izango dira. Gehienez ere 4.500 €emango dira negozio bakoitzeko.

Eskaerak 2022ko azaroaren 18ra arte egiten ahalko dira.