Euskara ikasteko ateak zabalik Errenteriako euskaltegietan

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Josu Arruabarrena, AEK-ko ordezkaria; Itziar Ostolaza, Udal Hizkuntza Politika zinegotzia, eta Begoña Lasa, Udal Euskaltegiaren koordinatzailea

2022-2023 ikasturtean ere eskaintza zabal eta anitza izango dute Errenteriako euskaltegiek, euskara ikasteko gogoz dagoen herritar ororentzat irisgarri izango dena.

Euskararen irakaskuntzan sakondu eta urratsak ematea funtsezkoa da euskararen biziraupena bermatu eta Errenteria euskalduna erdiesteko.

Udalaren iritziz euskara kohesio sozialerako ezinbesteko tresna da, herritar orok eskuragarri beharko lukeena. Hori bermatzeko, aurten ere, hobari eta dirulaguntza eskaintza zabala izango da.

Langabetuek ala lanbide arteko gutxiengo soldata baino gutxiago kobratzen dutenek matrikula doan izango dute. Eta eskoletan ezarritako asistentzia betez gero, %80ko hobaria aplikatuko zaio ikasle orori.

Ikastaro aukera oso zabala mantendu da: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailako tituluak lortzeko taldeak izango dira eta astean 20, 15, 10 edo 5 orduko ikastaroak. Eskolak goizean, eguerdian eta arratsaldean izango dira, baita autoikasketa ere, eta trebetasunak landu eta erabilera bultzatzeko taldeak ere sortuko dira.

Eskolak urriaren 26an hasiko dira udal euskaltegian eta urriaren 4an AEK-n

Izen-emate egunetatik harago, ikasleren batek izena eman nahiko balu euskaltegietara gerturatzeko gonbita luzatzen du Udalak.

Udal Euskaltegia

Izena emateko azken eguna irailaren 23a.

Bulegoa zabalik: 9:00etatik 18:30era

Izena emateko:

943 449 680 / 647 680 927 telefonoak

euskaltegi@errenteria.eus

Mikel Zabaleta 14

Xenpelar AEK Euskaltegia

Izena emateko azken eguna irailaren 30a.

Irailean bulegoa zabalik:

Goizez: 09:00-13:00

Arratsaldez: 17:00-20:00 (ostiral arratsaldetan itxita).

Izena emateko:

943 340233 telefonoa

orereta@aek.eus

Alfonso XII kalea

Ongi Etorri kanpaina

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Ongi Etorri kanpaina jarri du abian.

Ekimen honen helburua, gure herrira etorri berriei euskararen komunitatearen partaide izateko aukera ematea da. Horrexegatik jatorrizko herritik Euskal Herrira bizitzera etorri direnek parte hartzeko aukera dute.

Gure hizkuntza, kultura eta ohiturak partekatzea ezinbestekoa da jatorri, errealitate eta adin guztietako partaidez osatutako benetako komunitatea osatzeko. Eta saio hauek ahalbideratzen dute hizkuntzak gerturatzen gaituelako.

Hizkuntza ezagutza lagungarri da bai seme-alaben ikas-prozesuan laguntzeko bai lan aukerak zabaltzeko.

Honen jakitun garenez, Errenteriako Udalak laguntzak eskaintzen ditu euskara ikastera hurbiltzen direnentzat.

Herrian bi euskaltegi ditugu. Informazio gehiago behar izanez gero, dei ezazu edo bertaratu gure bulegora.

Udal Hizkuntza Politika (Euskara)

Pablo Iglesias 3 (Merkatuzar)

Tel: 943 44 96 13

E-maila: euskara@errenteria.eus

Ordutegia: 8:00etatik 14:00etara

Astelehenetik ostiralera