Adineko pertsonen eta aukeratu gabeko bakardadearen inguruko hitzaldia eskainiko dute asteazkenean

Datorren asteazkenean, urriaren 5ean, adineko pertsonen eta aukeratu gabeko bakardadearen inguruko hitzaldia eskainiko du Sara Marsillas ikertzaileak, Duintasuna Elkarteak antolatuta.

Hitzordua 18:00etan izango da, Reina aretoan.