Hainbat jarduera antolatu dituzte San Marko gotorlekuaren denboraldi-itxierarako

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundiak ekintza-sorta bat koordinatu du Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, ‘Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio sostenible’ lelopean.

Errenteriak bat egin du jardunaldi horiekin, eta hainbat jarduera antolatu ditu San Marko gotorlekuan edo San Markosi buruz, gotorlekua bisitatzeko urteko denboraldia ixteko.

1.- Bisita gidatua: ‘Non gaude? San Marko gotorlekuan gaude, baina ez soilik hor’

Laguntzailea: Oarsoaldea garapen agentzia

Non: San Marko gotorlekua

Egunak: urriaren 12tik 16ra

Ordutegia: 10:00-14:00, 16:00-18:00

Deskribapena:

San Markoko gotorlekua bailarako bizilagunen eguneroko paisaiaren parte da. Gotorlekua betidanik eta betirako hor dagoela eta ondorioz gotorlekua eraiki arte leku horrek bestelako izen ez eta bestelako erabilerarik ez zuela izan ematen du. Garapen jasangarriaren alde egingo badugu, tokiko ondare elementuak ezagutu eta balioan jartzea ezinbestekoa da. Horretarako, eta gotorlekuak eskaintzen dituen bista zoragarriei esker, Errenteria eta bailarako historia ezagutzeko aukera egongo da.

2.- Tailerrak: ‘Aizpitarteko kobazuloetako biztanleen bizimodua. Historiaurreko tailerrak’

Laguntzailea: Aizpitarteko Lagunak.

Non: San Marko gotorlekua

Egunak: urriaren 15 eta 16

Deskribapena:

Paleolitoan bizi izan ziren taldeentzat igarobide naturala izan ziren Aizpitarteko leizeak. Horren lekukoa bertan utzitako labar-arte eta erremintak dira.

‘Aizpitarte bidegurutzean’ erakusketa iraunkorrari esker, tokiko altxor naturala ezagutarazi eta balioan jartzen da. Teoria praktikara eraman nahian, asteburu osoan zehar Historiaurreko tailerrak eskainiko dira kobazuloetako biztanleen bizimodua ezagutu ahal izateko: silexa zizelkatzea, hezur taila, sua egitea, tiro esperientziak eta abar. Zehazki:

Larunbat eta igande goizean:

10:30-14:00: Silex erakusketa

11:00-12:00 Pintura-tailerra, okre eta aerografoarekin

12:00-13:00 Su tailerra

Larunbat eta igande arratsaldean:

16:00-17:00: Arku-tiro tailerra.

17:00-18:00: Propultsadore-tiro tailerra.

3.- Hitzaldia ‘Añarbe, basoa eta ura: udal baliabideen erabilera jasangarria’

Laguntzaileak: Alvaro Aragón Ruano eta Iñigo Imaz.

Non: Reina aretoa

Eguna: urriak 18

Ordua: 18:30

Deskribapena

Alvaro Aragon Ruano eta Iñigo Imazen hitzaldi-zikloa. Horietan, Errenteriari buruz hitz egingo dute, Aro Berriko basogintza jasangarriaren adibide eta uraren hornikuntza-sarea berritzen eta saneamendu-arazoak konpontzen erreferente gisa.

Izen-emateak

Plaza mugatuak: edozein ekintzatan izena emateko, jarri harremanetan Turismo Bulegoarekin: 943 44 96 38 edo turismoa@errenta.eus