Punta-puntako bertsolariek parte hartuko dute biharko bertso-festan

Bihar, larunbata, bertso-festa izango da Niessen Kulurgunean, Erein Elkarteak antolatuta, eta punta-puntako bertsolariek parte hartuko dute bertan.

19:00etan hasita, lau bertsolari ariko dira Unai Elizasu gai-jartzailearen aginduetara. Ondokoak izango dira: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Jon Maia.

Sarrerak 10 euro balio ditu eta Arkaitza eta Sindikato tabernetan zein Xenpelar Kultur Dendan eros daitezke. Horrez gain, interneten sarrerak.errenteria.eus-en eskura daitezke.