Sagak izango dira 2023ko inauterien gaia

Inauteriak festa haundi bihurtu nahi ditu Inauteri Batzordeak eta horregatik, aurten ere, lanean gogor ari dela adierazi zuten, atzo, hilak 16, prentsa aurrean: ‘Dagoeneko ezagunak zaizkigun Oilarqueen, Asteme eta Katuko pertsonaien laguntzarekin, jendez bete nahi ditugu herriko kaleak eta jai giroa ahalik eta txoko gehienetara hedatu’.

Gainera, jai parte-hartzailea sustatu nahi dutela esan zuten eta horretarako, datozen inauterietako gaia hautatzeko herri galdeketa egin dutela.

‘Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2023ko inauterietan?’ da herritarroi egindako galdera. Proposatutako gaiak, berriz, denboraren makina, Barrio Sesamo, bidaiak, sagak: fikziozkoak, fantasiazkoak…, janariak eta Pop Art.

Botoa emateko aukera eman diete herritarrei udal eraikinetan jarritako kutxen bidez.

Guztira 580 bozka jaso dituzte eta hau izan da emaitza:

  • Denboraren makina: 53
  •  Barrio Sesamo: 102
  •  Bidaiak: 110
  •  Sagak: fikziozkoak, fantasiazkoak…: 241
  •  Janariak: 44
  •  Pop Art: 22
  •  Baliogabeak: 8

Datu hauek aintzat hartuta, 2023ko inauterien gaia SAGAK: FIKZIOZKOAK, FANTASIAZKOAK… izango dela aurkeztu zuten.

Agerraldiaren bidez, dei berezia egin nahi zieten, taberna, saltoki, koadrila eta norbanakoei, sagen gaia ardatz hartuta euren mozorroa prestatzeko.

‘Gure aldetik, egitarau zabala eta anitza osatzeko lanean ari gara, herritar guztien gozamenerako’, amaitu zuten.