Errenteriako San Silbestre lasterketan izena emateko epea, zabalik

Aurten San Silbestre lasterketa ohiko formatuan egingo dela iragarri du Club Atlético Rentería antolatzaileak.

Urteko azken egunean egiten den proba honek bi modalitate ditu helduentzako: 3,5 kilometrokoa eta 7 kilometrokoa.

Zortzi urtetik gorako umeek ere izango dute San Silbestre Txikian parte hartzeko aukera, eta kasu honetan ibilbidea kilometro batekoa izango da.

Izen-ematea zabalik da esteka honetan.