Andra Mari Abesbatzak Eguberrien atariko kontzertu tradizionala eskainiko du bihar

• Andra Mari Abesbatza Conductus Ensemblerekin batera arituko da G. F. Telemann eta A. Vivaldiren obrak interpretatzen

Andra Mari Abesbatzak Eguberriaren atariko kontzertu tradizionala eskainiko du bihar, ostirala, 19:30ean, Fatimako Amaren elizan.

‘NOELA, Eguberri anuntzio’ izeneko kontzertuaren programa Georg Philipp Telemann eta Antonio Vivaldiren obra esanguratsuek osatzen dute.

Kontzertuaren orkestra-partea Conductus Ensemble taldeak emango du eta bakarlari izango dira Ainhoa Lopez de Munain (Sopranoa) eta Lucia Gomez (Altoa), denak Andra Mariren zuzendari den Andoni Sierraren gidaritzapean.

Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.