Pontikan egokitu duten aparkaleku berrian aparkatu ahal izango da bihartik aurrera

Udalak 28 aparkaleku-plaza egokitu ditu Pontika auzoan. Abenduaren hasieran hasi ziren Beraun kaleko aparkalekua eraikitzeko obrak eta, ondorioz, aparkaleku-plazak kendu egin dira. Neurri honen bidez, obrek Pontika auzoko bizilagunentzat sortzen dituzten eraginak minimizatu nahi dira, parking berri hau TAOko 5. ZONAN sartuta. Margoketa lanak gauzatzen ari dira eta biharko, abenduaren 29rako, bukatutzea aurreikusten da.