Errenteriako hiri autobusaren bidaien prezioen % 50eko deskontua, 2023an luzatuko da

Errenteriako Udalak, beste erakunde batzuek bezala, bat egin zuen garraio publikoaren erabilerarako hobari-kanpainarekin. Horrela, Mugi txartela erabiliz ordaintzen diren joan-etorrien prezioa erdira murriztu da 2022ko irailaren 1etik.

Errenteriako hiri-autobusaren erabiltzaileek, 2023an ere, %50eko beherapena izaten jarraituko dute, gutxienez ekainera arte.