Ibaien aldeko Nazioarteko Ekintza-eguna ospatuko du Fanderiako errotak

Oiartzun ibaiak izan duen garrantziaz eta honen bilakaeraz jarduteko txangoa antolatu du Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea). Bisita gidatua martxoaren 18an izango da, 10:30etik 12:00ak arte. Jarduera doakoa da eta aldez aurretik eman behar da izena.

Bisitan gaur egungo egoeraz jabetzeko azterketa fisiko-kimikoak egingo dira ibaian. Jarduera batez ere 8 urtetik gorako umeak dituzten familiei zuzenduta dago.

Horretaz gain, Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) gogorarazten du, hileko bigarren asteburu guztietan bezala, martxoaren 11n eta 12an ere bere ateak zabalik izango dituela 10:30etik 14:00etara, bere barrualdea eta funtzionamendua ezagutu nahi dituenarentzat. Honetarako ez da beharrezkoa izena ematea.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: