Familian Jolasean programak Itzulia 2023ren inguruko ginkana antolatu du larunbat honetarako

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dira herrian.

Martxoaren 25ean (larunbata), 16:30etik 18:30era, Gaztañoko erabilera anitzeko gunera bertaratzen diren familiek ‘Itzulia Txikia’ Ginkanan parte hartu ahal izango dute.

Ekintza honetan parte hartzeko ezinbestekoa da parte-hartzaile bakoitzak bere bizikleta eramatea.

Parte hartzeko familiek izena eman behar dute martxoaren 24ko 10:00ak baino lehen, esteka honen bidez.