Errenteriatik abiatu da Itzuliaren 3. etapa (argazki galeria)

Errenterian eman diote gaur hasiera ITZULIA BASQUE COUNTRY 2023 lasterketaren 3. etapari, Errenteria eta Amasa-Villabona arteko 162,2 km-ko ibilbidea izango duena.
13:30 aldera tropelak “irteera neutralizatua” egin du Errenteriako erdigunetik, 3,5 kilometroko ibilbidearekin, eta ondoren Donostiarako norabidean abiatu da.
Aurretik, Errenteriako Udalak Laguntasuna Txirrindulari Klubari omenaldia egin dio, Errenterian txirrindularitza sustatzeko egin duen funtsezko lanagatik, eta txirrindularien aurkezpena egin dute.

Hona argazki galeria: