Hauteskunde mahaietako zozketa apirilaren 27an egingo dute

Apirilaren 27an (osteguna) 09:00tan egingo da datorren maiatzaren 28an egingo diren Udal eta Foru hauteskundeetarako hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa Udaleko Pleno Aretoan.

Horren ondoren, hautesleek webgune honetan bertan kontsultatu ahal izango dute hauteskunde-mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren.