Iruzurren aurrean zuhurtzia areagotzeko deia egin die Udalak herritarrei

• Urtero bezala, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen datu bateratuak jasotzen dituen Euskal Poliziaren 2022ko delinkuentzia-memoria argitaratu da. Bertan EAEko datuak, lurraldeka desglosatuta jasotzeaz batera, udalerri nagusien datuak ere ageri dira, besteak beste, Errenteriakoak.

• Eskualdeko udalerrietako datuen azterketa zehatza egiteko, eskualdeko Ertzaintza eta udaltzaingoen arteko koordinazio Batzordearen bilera egin zen pasa den martxoaren 31an. Bilera horretan parte hartu zuten, bai Aizpea Otaegi alkateak, baita Errenteriako udaltzain-buru Mikel Amenabarrek ere.

• Errenteriako Segurtasun Kontseiluaren bilera dagoeneko egin da eta datorren astean egingo da Segurtasun Mahaiarena ere. Memoriak jasotako datu eta informazio nagusiak partekatu eta aztertzen dira alderdiekin zein eragile sozialekin egiten diren bilkurotan.

Artxiboko argazkia. 2020 urteko bilera

2019. urtearekin alderatuta, erkidego osoan 12.000 delitu gehiago izan dira. Gipuzkoan 5.305 eta Errenterian, berriz, 386 delitu gehiago. Udalerriari dagokion gorakada hori iruzur zibernetikoen gorakadak eragin du batez ere, polizia-iturrien arabera.

EAEko delinkuentzia-egoeraren ondorio objektiboak baloratzeko eta ateratzeko, egokitzat jo dute 2022ko delitu-egitateak 2019ko datuekin alderatzea; urte hori “normaltzat” har baitaiteke, 2020an eta 2021ean gertatutakoak pandemiaren krisia dela eta, “berezitzat” jo daitezkeen bezala.

Gipuzkoako batez bestekoarekin eta gure inguruko beste udalerri batzuekin (Donostia, Irun eta Pasaiarekin) alderatuta, 1.000 biztanleko delinkuentzia-tasa baxuagoa dugu eta 2019-2022 aldiari erreparatzen badiogu, gure herriko delinkuentzia-tasa da gutxien igo dena.

Errenteriaren eta ingurukoen datu-alderaketa

 

Delinkuentzia tasa 1.000 biztanleko

Delinkuentzia-tasaren diferentzia 2019-2022 aldian

GIPUZKOA

54,43

15,41

Donostia

77,69

13,66

Irun

69,77

22,11

Pasaia

68,93

22,69

ERRENTERIA

51,48

9,93

Delituen artean, ondarearen eta ordena sozio-ekonomikoaren aurkako delituek dute pisurik handiena. Mota honetakoak izan dira EAEko 2022ko delitu guztien % 73, Gipuzkoako delitu guztien % 73 eta Errenteriako delitu guztien % 65. Multzo honetan sartzen dira denetariko lapurreta-motak, baita iruzurrak ere. Era berean, aipagarria da iruzurrek multzo honetan duten pisu erlatiboa, baita izan duten gorakada ere. Errenteriako datuak oso argigarriak dira.

Ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren kontra

GIPUZKOA

ERRENTERIA

2019

2022

Dif.

2019

2022

Dif.

Ebasketa

 

10.237

10.808

571

409

425

16

Gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta

 

5.080

5.636

556

403

382

-21

Indarkeriaz edo larderiaz egindako lapurreta

 

463

602

139

58

42

-16

Kalteak

 

3.378

3.497

119

198

179

-19

Ibilgailu motordunak lapurtzea

 

447

325

-122

30

23

-7

Iruzurra

5.348

7.276

1.928

235

608

373

Ondarearen aurkako beste urratzeak

 

754

743

-11

67

49

-18

TOTAL

25.707

28.887

3.180

1.400

1.708

308

Izan ere, Errenteriako datuei erreparatzen badiegu zera ikus dezakegu: 2019 eta 2022 urteetako datuak alderatuta egon den 308 delituen gorakada hori baino handiagoa dela iruzurrek izan duten gorakada, 373 deliturekin. Alegia, ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituen multzoan, delitu-mota ia guztiek behera egin duten bitartean, iruzurrek modu oso nabarmenean egin dute gora.

Iruzurren esparruan, nabarmentzekoa da iruzur gehienak ez direla aurrez aurre gertatzen diren delituak, ziber-delituak baizik. Alegia, sare sozialen, posta elektronikoaren edota Interneten bidez gertatzen diren delituak dira eta, dituzten ezaugarriengatik, poliziaren kontroletik kanpo gertatzen dira. Hori dela eta, alor honetan ezinbestekoa da herritarrei dei bat egitea zuhurtziaz joka dezaten internet bidez egiten dituzten erosketa zein kontratatzen dituzten zerbitzuetan, baita sare sozialen bidez eraikitzen dituzten harremanetan ere.

Gainerakoan, 2019-2022 aldian:

 • Askatasun sexualaren aurkako delituak jaitsi egin dira (16tik 9ra). Genero-indarkeria eta etxeko indarkeria, berriz, handitu: 108tik 124ra.

• Osasun publikoaren aurkako delituengatik jarritako salaketek gora egin dute, bereziki, droga-trafikoarekin lotutako esku-hartzeak areagotu direlako. 2019an 11 izan ziren salaketak, 2022an berriz, 23.

Azkenik, gorroto delituei ere erreparatu nahi diegu, 2016. urtean delitu-mota horren inguruko datuak jasotzen hasi zirenetik hazkunde handia erregistratu duen delitu-mota izan baita. 2022an 438 gorroto-eraso jaso ziren. 2019-2022 urte bitarteko datuak alderatuz gero, %300 baino gehiago hazi dira. Kasurik gehienak arrazakeriarekin eta xenofobiarekin lotuta daude, genero-identitate edota sexu-orientazioarekin lotutakoek jarraituta. Gure udalerrian, 10 kasu erregistratu dira zeintzuetan bestelako delituen testuinguruan, gorroto-zantzuak identifikatu diren.

2022ko datuen txostena argitaratuta, eta herriko zein eskualdeko errealitatearen inguruko datuen irakurketa zehatza, eskualdeko udal-ordezkarien zein Ertzaintza eta udaltzaingoko polizia-buruan artean partekatu dituzte.

Bestalde, datuak alderdi guztiekin zein herriko eragile sozial nagusiekin partekatu eta aztertzeko prozesu horretan, Errenteriako Segurtasun Kontseiluaren bilera dagoeneko egin da eta datorren astean egingo da Segurtasun Mahaiarena ere.